XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, Bilbora itzuli giñan, eta emen lo egin neban Gernika-ri buruzko albiste emotea gogai izanik.

Biurkeran, gobernuko kamioiak eta andik-ona ebiltzanak aldatzen ebezan idi-burdiak aurkitu genduzan bidean.

Gure kotxearen farolak, Bilbo-rantza ta Mungi-rantza astiro-astiro joiazan eundaka euskaldunen sorbalda mantaz estalduak argitu eroiezan.

Zigarro ta zigarro artean, jostaketan niñoian ni gau aretan Gernika-n batu nebazan zidarrezko iru tubugaz.

Termita (alumini auts-egiña ta metal oxidoaren nastea) tantaka erioan ariz-ari euren azpiko ziloetatik.

Bonba su-emoille areik aleman fabrika =rHs=-koak ziran eta 1936-an noizkoak ziran ipiñiak, euren ikurrak iñoanez.

Idazkun gaiñean txiki xakiz irudi bat eroian: Arrano Goile, bere kuso-egoak zabal.

Gernika suntsitzea berau ikusi ebenentzat bakarrik etzan izan ikuskizun izugarri-izugarria, baita izan zan guzurrik zentzun bage ta ikaragarriena be; ez, kristau belarriak ez eben entzun olakorik, Anania oiñak aurrerantz, laba batera eroana izan zanetik.

BESTE TESTIGANTZA BATZUK.

Kazetari egizale onek esana naikoa dogun arren, bego oraindik emen beste laurok esana be: Alberto Onaindia Apaizak, Jose Labauria-k, J.A. Agirre-k, R.C. Stevenson-ek eta Hugh Thomasek diñoena.

ON ALBERTO ONAINDIAK.

Foru uriko sarrerara eldu giñanean bostak eta laurenak lez izango ziran.

Astelena zan, eta azoka eguna.

Geltoki ondotik igarotean, bonba leerketa entzun genduan, oni bertatik beste bi jarraituz.